Albisteak

Aste honetako toponimoa

2013-09-24

ERROLDANARRI

Udalerria.- Uharte Arakil

 

AHOSKAPENA.- erroldanárri (1991, OR-E-1)
OHARRAK.- Kontakizun hedatua da, Euskal Herrian, Sanson edo Erroldan izeneko erraldoi batek Madotz suntsitu nahi izan zuela harrikada batez, baina irrist eginda harria bertan gelditu zen. Oraindik ere ikusten ahal dira hartan erraldoiaren bost atzamarrak.
Madotz eta San Migeleko santutegiaren bidean dagoen historiaurreko zutarri bat da. Juan Iturralde y Suitek ikertu zuen jada 1895ean: “Lurretik parte gorenera 1,13 metro ateratzen da; marra misteriotsuak dituen alde edo aurreak 0,56 ditu; oin hirukiduna du eta sei marra, okerdura txiki batekin eta paraleloak beraien artean; ekialdera begiratzen duen ertzean hasten dira eta erdialdera heltzen dira, beherantz; goiko aldeko bigarren eta hirugarrenaren artean bada bat, labur eta zuzena, lotzen dituena. Inolako zalantzarik gabe zizel latz batez eginak dira, eta antzinatasun ikaragarrikoak”.
“Indusketa 1,87 metroko sakoneraraino ailegatu zen eta azkenean forma aldaketa bat agertu zen, marra misteriotsuak hasten ziren ertzean adar edo beso itsatsi antzeko zerbait sortzen zelako, zeinen alderik lodiena behereneko aldean dagoen, buruz behera dagoen estatua bat bailitzan”.
“Indusketa bertan behera utzi arte harriak hiru metroko luzera zuen, eta oraindik gehiago sartzen zen lurrean, bere itxura hirukidunari eutsiz, aipatu besoarena izan ezik, ”. MME
Berriki bandalismo ekintza batean hautsi eta bota egin zuten.
 

Sitnako lotura.- sitna.navarra.es/navegar/toponimo.aspx

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora