Albisteak
Aste honetako toponimoa
2013-03-19
LANDA, LA
Udalerria.- Mélida
DOK.- landa del rey (1538, AGN PS LG.Nº8) 1622, AGN PS LG.75Nº3); landa, la (1992, OR C)
Izenaren azalpena.- Bai Euskaraz eta bai gaztelaniaz hitz egiten den Nafarroako eremuetan erabiltzen den hitza da. Tafallako eskualdean eta Erriberan nahiko laua den lur eremu elkor eta landugabeak izendatzeko erabiltzen da, lantzeko egokiak izan arren. Berriz, Leitza eta Garralda bezalako tokietan leku lauak eta oso aberatsak izendatzeko erabiltzen da.
Hitza zeltismo bat da. Corominasek dio gaztelaniazko landa euskararen mailegua dela, non antzinako zeltismo bat izanen litzatekeen eta frantsesetik. Juan Frago Garcíak, berriz, hitz honen hedadura handia azaltzen du nafar-aragoieraren eremuan, oso antzinatik. Erdi-aroko testuetan bere aldaera berekotua lana eta lanna azaltzen dira, ziurrenik, Lana ibarraren izenaren jatorrian egonen dena.
Izendapen hau oso ugaria da Nafarroa osoan
Toponimia ofizialaren lotura toponimianavarra.tracasa.es/listaTopo.aspx