Albisteak

Aste honetako toponimoa

2012-11-06

PEÑAEXCOMULGADA

Udalerria.- Castillo-Nuevo

AHOZKOA.- péñaskomulgáda (1993, oral)
OHARRAK.- Ez du ematen izenaren jatorriak XVI. mendean izan ziren deskumikatzeekin lotura izanen duenik.
Jacako (1501) eta Iruñeko (1509) eliz auzitegietan izandako prozesu bati esker badakigu 1476an Castillo-Nuevokoak Berduneko lurretan sartu zirela eta 650 abelburu (azienda xehea) harrapatu zituzten, Jacako kalonje batenak zirenak, eta horregatik deskumikatu edo elizatik kanporatu zituzten. Castillo-Nuevokoek beren burua defendatu zuten esanaz aragoiarrek gotorlekua suntsitu zutela gazteluzaina erosi ondoren.
 
Toponimia Ofizialaren lotura.- toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx

facebook
0
twitter

Atzera
Gora