Albisteak

Arnasguneen garrantzia, oholtza gainera

2021-10-18

 

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute

UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin abiarazitako Arnasa gara kanpainaren baitan, Arnasguneak antzerki sorkuntzarako beka sortu dute, eta egitasmoak jasotzeko epea ireki dute gaur, oinarriak zabaltzearekin batera. Arnasguneen garrantzia jendarteratzeko antzezlan bat sortzea izango da bekaren helburua. Guztira 23.000 euro jasoko ditu irabazleak, eta antzezlana sortzeko Dinamoa sormen gunea erabiltzeko aukera izango du taldeak. Antzezlana, berriz, 2022ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatuko dute, eta bekaren antolatzaileek gutxienez beste hamar emanaldi ere lotuko dituzte.

Informazio gehiago, oinarriak, eskaera-orria eta material osagarria hemen klikatuta

facebook
0
twitter

Atzera
Gora