Albisteak

2021ean euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitateei laguntza emateko deialdia, COVID-19aren ondorioz izandako gastuei aurre egiteko.

2021-08-13

Nafarroa Suspertu 2020-2030 Planak, COVID-19ak sortu duen krisiaren ondorioak arintzeaz gain, nafar gizartea bildu nahi du eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz aurrera egiteko. Eredu horrek Europako ekonomia jasangarri, lehiakor eta kohesionatuenen artean jarri nahi du Foru Komunitatea.

Planaren helburuak lehentasun jakin batzuetan gauzatzen dira, eta horietako bat da euskara kohesio- eta aniztasun-faktoretzat hartzea. Lehentasun horrek, era berean, garatu beharreko ekintza batzuk ere jasotzen ditu, besteak beste, beharrezkoak diren neurriak abiaraztea helduentzako euskararen irakaskuntzak aurrera egin dezan, eta horretarako, beharrezkoa da inbertsioak egitea helburu hori duten ikastegiak osasunaren eta segurtasunaren aldetik egokitzeko.

COVID-19aren pandemiak eragindako egoera honetan, erronka handia da euskararen irakaskuntzari eta hura ematen duten entitateen biziraupenari eustea. Helburu hori lortzea da Euskarabidearen erronketako bat krisi ekonomiko eta soziala bizi dugun une hauetan.

Hala bada, xede izanik helduentzako euskararen irakaskuntza sustatzen duten entitateei erraztasunak ematea COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren gastuak eta inbertsioak egiteko, dirulaguntza deialdia abiarazia dago eta hemen ikus daiteke.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora