Albisteak

2020/2021 ikasturteko 1. matrikulaldia:Euskara ikasteko ikastaroak.

2020-05-22

Maiatzaren 25etik 29ra 2020-2021 euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.

Mailaketa proba: Egin behar baduzu kontakatuko zaitugu eguna eta ordua finkatzeko.

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko

Baimena /formularioa:

2020/21 ikasturteko ikastaroen eskaintza

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora