Albisteak
2017/2018 ikasturteko 2. matrikulaldia: Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak
2017-11-30
Azaroaren 27tik abenduaren 1era 2017-2018 euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.
Matrikula egiteko jarraibideak
- Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
- Online:
- Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
- Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
- Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
- Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
- Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
- Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
Mailaketa proba:
- Nork egin behar du?: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
- Salbuespenak:
- A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko. Proba abenduaren 14an izanen da.
Baimena /formularioa:
- Gogoratu denok bete beharreko Baimena /formularioa sinatuta bidali behar duzula euskarabidea@navarra.es helbidera.
Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.