Albisteak

2016/2017 ikasturteko toki hutsak - matrikulaldia

2016-08-29

Abuztuaren 29 eta 30ean 2016-2017 ikastaroetan gelditu diren toki hutsetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

2016/17 IKASTURTERAKO TOKI HUTSAK

IKASTAROA
MAILA
ORDUTEGIA
DATA
Estentsiboa
A1.1
Astelehenetik ostegunera 7:00-9:00
Irailaren 12tik maiatzaren 31ra
Estentsiboa
A2
Astelehenetik ostegunera 7:00-9:00
Irailaren 12tik maiatzaren 31ra
Estentsiboa
B1
Astelehenetik ostegunera 7:00-9:00
Irailaren 12tik maiatzaren 31ra
Estentsiboa
B1
Astearte eta ostegunetan 9:30-12:30
Irailaren 12tik maiatzaren 31ra
Estentsiboa
B1
Astelehen eta asteazkenetan 16:00-19:00
Irailaren 12tik maiatzaren 31ra
Trinkoa
A1.1
Astelehenetik ostiralera 8:00-14:30
Irailaren 1etik 28ra
Trinkoa
A2
Astelehenetik ostiralera 8:00-14:30
Irailaren 1etik 28ra
Trinkoa
B1
Astelehenetik ostiralera 8:00-14:30
Azaroaren 4tik abenduaren 2ra
Trinkoa
B2
Astelehenetik ostiralera 8:00-14:30
Azaroaren 4tik abenduaren 2ra

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es                           helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu                       erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro            gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk             eskainiko zaizkizu.

 Mailaketa proba:

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Data: Abuztuaren 31an, ikaslearekin kontaktuan jarriko gara.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute             euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak.              Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Aurreko baldintzaren bat betetzen ez bada, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da               mailaketa proba egiteko.

 Baimena:


Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora