Albisteak

2016-2017 Ikasturteko aurreinskripzioa ikastetxe publiko edo itunduetan.

2016-02-15

2016-2017 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan izena aurrez emateko epea irekia egonen da otsailaren 15etik (astelehena) otsailaren 19ko 14:00ak arte (ostirala).

Aurreinskripzioa egin behar dute ikastetxe publiko edo itundu batean seme-alabak lehen aldiz eskolatu behar dituzten familiek edo haurrak ikastetxez aldatu nahi dituztenek.

Aipatzekoa da 2013an sortu ziren haurrak -6.075, osotara- izanen direla orain lehen aldiz matrikulatzen ahalko direnak Nafarroako hezkuntza sisteman.

Hain zuzen ere, irakaskuntza publikoan matrikulatzea sustatzeko eta informazioa emateko xedez, Nafarroako Gobernua kanpaina bat egiten ari da “Aukeratu publikoa: kalitatezko hezkuntza” lelopean.

Gehiago jakiteko

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora