Albisteak
2015/2016 ikasturteko 2. matrikulaldia
2015-12-01
Azaroaren 19tik abenduaren 2ra ikastaro trinkoetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek:
Azaroaren 19tik abenduaren 2ra hurrengo ikastaro trinkoetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek:
IKASTARO TRINKOAK
|
|
Mailak
|
Data
|
A1.1 eta A1
|
Urtarrilaren 11tik otsailaren 5era
|
A2 eta B1
|
Otsailaren 10etik martxoaren 8ra
|
B2 eta C1
|
Apirilaren 4tik 29ra
|
B1 eta B2
|
Maiatzaren 5etik ekainaren 1era
|
Ikastaroen ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30ak arte.
Matrikula egiteko jarraibideak
- Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
- Online:
- Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
- Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
- Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
- Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
- Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
- Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.
Mailaketa proba:
- Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
- Salbuespenak:
- A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
- Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
- Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko
Baimena:
- Baimena baduzu mesedez bidali euskarabidea@navarra.es helbidera.
Informazio gehiagorako deitu 848426054 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.