Albisteak

2013-2014 helduentzako euskara ikastaroaren 2. epea

2013-12-09

Urtarriletik ekainera bitarteko ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 9tik 13ra zabalduko da

OHARRA: Deskribatutako prozedura Administrazioko langileak ez direnentzat bakarrik da

Matrikula

Euskarabidea Nafarroako Gobernuaren erakunde autonomoa da eta euskara ikasteko eskaintzen dituen ikastaroetan 16 urtetik gorako pertsonak matrikulatzen ahal dira. Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek, irakasleek izan ezik, www.inapidiomas.net/eu/hasiera helbidean matrikula prozedura dute.

Klaseak Bartolomé de Carranza 5 kalean dagoen BHI J.M.Iribarren zentruan emango dira.

Matrikula abenduaren 9tik 13ra zabalik egongo da. Ikastaro motak eta tasak kontsultatzeko diptikoa ikusi behar duzu.

Hemen duzu matrikula orria.

Tasen ordainketa

Taldeetan onartutako ikasleek klaseak hasi baino 7 egun lehenago ordaindu behar dute. Ordainagiria Euskarabidean jaso beharko dute.

Informazio gehiagorako

848-426054 telefonoan edo euskarabidea@euskarabidea.es helbide elektronikoan

facebook
0
twitter

Atzera
Gora