Albisteak

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak

2016-11-22

Abenduaren 3a, Nafarroako Egunaz gain, Euskararen eguna ere bada, 1949tik eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez; egun horren xedea da euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela ohartaraztea.

 

 

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, ofizialki ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an. Kultura ekitaldiak eginen ditu Nafarroako hiru herritan: Iruña, Altsasu eta Tutera.

   

Iruñeko ekitaldiak Antoniutti parkean eginen dira. Hauexek izanen dira:

  • Txantxariak ikuskizuna, haurrentzako musika eta dantza emanaldia, 11:30etik 13:30era;
  • Altxatu talde nafarraren kontzertua gazteei zuzendua, 20:30etik 22:00etara;
  • eta Oihan Vega DJak eskainiko duen gazteentzako gau-jaialdi musikala, 23:00etatik aurrera.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Iruñeko Udalaren lankidetzarekin antolatu ditu ekitaldi horiek.

Altsasun, Euskaraz jolastu haur jolasen ikuskizuna izanen da, euskaraz, Dindaia Fundazioaren eskutik, Iortia plazan, 11:00etatik 13:00etara. Euskarabideak Sakanako Mankomunitatearen eta Altsasuko Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori.

Tuteran ere Euskaraz jolastu haur ikuskizuna antolatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, 17:00etatik 19:00etara. Ekitaldia Lestonnac Gazteriaren Etxean (Gizarte Etxean) eginen da. Euskarabideak Tuterako Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora