Albisteak

Bookcrossing

2011-01-13

Euskarabideak Bookcrossing proiektuan parte hartzeko gune ofiziala sortu du eta 320 liburu inguru liberatuko ditu Nafarroan

Bookcrossing liburuak elkarrekin trukatzeko proiektua da eta gaur egun mundu osoko milaka irakurle biltzen ditu. Aspaldi Interneten sortutako ideia hori gaur egun sistematizatuta dago webgune batean: http://www.bookcrossing.com. Webgune horrek aukera ematen du datu basea sortzeko eta liburuen jarraipena egiteko. Hala, liburu bakoitza nondik nora dabilen jakin daiteke.

Euskarabideak irakurzaletasuna bultzatzeko asmoarekin euskarazko lehenengo gune ofiziala sortu du bere egoitzan. Bertan, lehendabiziko liburuak liberatu ditu eta Nafarroan dauden bestelako gune ofizialak (momentuz Nafarroako Kutxako sukurtsaletan eta CNAIn) baliatuko ditu liburu gehiago liberatzeko hurrengo egunetan. Gainera, Nafarroako Euskaltegiei (Zubiarte, Ika eta AEK) ere proposamena egin die proiektuan parte har dezaten, bai Euskarabideak berak utzitako liburuak erabiliz nola gune ofizialak sortuz eta ikasleek jarritako liburuak gehituz. Guztira hurrengo egunetan 320 liburu inguru liberatuko ditu Nafarroan.

Informazio gehiago aurkituko duzu beheko loturetan.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora