Matrikula epea bukatu ondoren, taldeak osatzen aritu gara. Modulo guztiak aztertu eta gero, onartu diren taldeak, ordutegiak eta ikasleen zerrendak argitara ematen ditugu.
Ezaguna da oso Goizuetan bada gizon bat dioen kanta, Mikel Laboari esker batez ere. Kantu ederra da inondik ere, baina kantu eder horren atzean bada bestelako edertasunik ere: hamaika istorio, gertakizun, pasadizo, sentimendu…
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, euskararen erabilera bultzatu nahi du aisialdiko uneetan eta, zehatzago esanik, zineman. Horrekin guztiarekin Nafarroako herrietan zinema euskaraz ere gozatzeko aukera izan dezaten nahi dugu.
Topoklik lehiaketaren bitartez Nafarroako toponimia euskalduna bildu eta sustatu nahi da. Partehartzaile bakoitzak toponimoetako argazkiak igorri beharko ditu, eta, argitaratuz gero, trukean liburu sorta bat jasoko du. Lehiaketa amaituta, reflex kamara bat zozketatuko da parte hartu dutenen artean.
Euskarabideak kanpaina honekin jarraitzen du administrazioan euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Kanpaina irekia da, norberak euskararekiko konpromisoa izan dezan prestatua. Ez da nahitaezkoa euskaraz jakitea, deus ez dakienak eta euskaraz dakienak, biek ala biek, parte har baitezakete kanpainan.