Albisteak

Euskarabidearen eta Navarra Televisión-en arteko lankidetza hitzarmena

2012-12-04

Euskarabideak gaur (abenduaren 4an) sinatu du hitzarmena Navarra Televisiónekin, bi entitateen arteko lankidetza arautzeko, kate horretako programazioko eduki batzuk euskarara itzultzeko helburuarekin.

Euskarabidea elkarlanean arituko da Navarra Televisionekin, euskararen jakintza, transmisioa eta erabilera hedatzen laguntzen duten jardueretan eta, bereziki, Navarra Televisiónen programazioaren zati bat euskara itzultzeko lanetan. Era berean, Euskarabidea elkarlanean arituko da Navarra Televisiónekin itzulpenerako beharrezkoak diren laguntza teknikoak eta aholku mailakoak emanez.

Lankidetza tekniko honen onura modura, egindako lanak itzulpen memorietan sartuko dira eta eduki horiek lagungarriak izanen dira eraginkortasun handiagoa lortzeko itzulpenean.

Navarra TVk euskarazko programen kopia emanen dio Euskarabideari, euskararen irakaskuntzan erabil dadin. Euskarabideak, bere aldetik, argitaratu eta hedatzen ahalko ditu eduki horiek bere web orrian.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora