Pódcast

“Ecos del euskera” es el título de una serie de pódcast que muestran y recuerdan la importancia que el euskera ha tenido durante siglos en Navarra y en la propia capital. Este proyecto supone el primer pódcast producido por el Gobierno de Navarra.

En estos veintiséis capítulos, podremos conocer una multitud de relatos, historias y sucesos, protagonizados por mujeres y hombres que vivieron por toda la geografía navarra; es decir, tanto en Pamplona y su Comarca, como en la Montaña o en el Centro, así como en la Ribera.

La creación de contenidos se ha basado en los valiosos trabajos y aportaciones de expertos, tales como: José María Jimeno Jurio, Peio Monteano, José María Satrústegi, Patxi Salaberri, Joxemiel Bidador, Mikel Belasko, entre otros.

Izarbeibar, ibar euskalduna: imagen del pódcast

2022-02-23

Euskara Izarbeibarko hizkuntza arrunta izan da XIX. mendearen bigarren erdira arte. Mintzairaren transmisioa, oro har, 1840tik aurrera eten zen, baina XX. gizaldiaren lehen hamarkadetan, artean ere bazen euskaldunik herri horietan, ahozko eta idatzizko lekukotasunek frogatu duten bezala.

Artaxoa, herri euskalduna: imagen del pódcast

2022-02-25

Artaxoa herri biziki euskalduna izan da XIX. mendea aski sartu arte. Anitz dira hori frogatzen duten lekukotasunak, toki-izenez gain. Horien artean aipagarria da Artaxoako gazte koadrila baten aurkako auzi bat, 1815ekoa. Horretan, Mendigorriko andre batek lekukotza garrantzitsu bat eskaini zuen: Artaxoako gazte haiek beren artean euskaraz mintzatzen ziren.

Zaraitzuko euskal idazleak: imagen del pódcast

2022-02-25

Euskara estuki lotuta dago Pirinioetako ibarrekin. XVIII. mendean erlijio testu, prediku eta kristau-ikasbideak daude; baina horietaz gain, XIX. mendearen azken herenean Nafarroan sortu zen euskal kulturaren loraldia Zaraitzun ere antzeman zen eta hainbat izen dira aipatzekoak: Pedro Jose Samper jaurrietarra eta Jose Urrutia otsagabiarra XIX. mendean. Hurrengo gizaldiaren hasieran, berriz, nabarmentzekoak dira euskal pizkundearekin bat eginez, Ciriaco eta Federico Garralda aita-semeak, biak ere Otsagabiko semeak.

XIX. mendea: atzerakada eta lehen ekimenak: imagen del pódcast

2022-04-13

Euskarak atzera egin zuen XIX. mendean Nafarroako lurralde zabalean: Erdialdean, Iruñerrian eta beste zenbait lekutan, hain zuzen ere. 1800ean, konparaziora, artean ere Orbaibarren, Izarbeibarren eta Artaxoan mintzatzen zen. Handik ehun urtera, ordea, muga askoz ere iparralderago zegoen. Galeraz oharturik, euskararen aldeko lehen ekimenak sortu ziren. Lehena, Nafarroako Euskara Elkargoa.

XX. mende hasierako literatura mugimendua: imagen del pódcast

2022-04-13

XX. mendearen hasieran berpizkundea gertatu zen euskal kulturan, literaturan, irakaskuntzan, prentsan. Nafarroako Diputazioak, adibidez, Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sorreran parte hartu zuen. Iruñean bertan, Euskararen Adiskideak elkartea sortu zen. Nafarroako idazleen artean, Fermin Irigaray Larreko auriztarra, Jose Agerre eta Alexander Tapia Perurena iruindarrak eta Aita Damaso Intzakoa nabarmendu behar dira.

Iruñeko hiru andre euskaltzale: Catalina Alastuey, Julia Fernandez Zabaleta eta Maria Viscarret Nabaz: imagen del pódcast

2022-04-13

XX. mendearen lehen herenean, Nafarroako euskalgintzak indarra hartu zuen. Iruñeko hiru emakume nabarmendu ziren mugimendu hartan buru-belarri aritzeagatik; hirurak adiskideak, maistrak, San Jose plazako Ikastetxe Normalean ikasitakoak, irakaskuntzako pedagogia-molde berriaren zaleak eta euskararen aldeko ekimen orotan parte-hartzaileak. Besteak beste, Iruñeko lehen euskal eskolaren sorreraren sustatzaileak izan ziren.

Príncipe de Viana euskarazko aldizkaria: imagen del pódcast

2022-04-13

Nafarroako Diputazioaren Euskeraren aldeko Sailaren ekimenen artean, Principe de Viana euskarazko aldizkaria aipatu behar da. 1966tik aurrera 7.000 ale banatu ziren doan beste horrenbeste etxetan. Gai asko jorratzen ziren, herriz herriko albisteekin batera beste anitz ere, begirada 60ko hamarkadan gertatzen ari ziren aldaketa handietan pausatuta. Gazteei ere lekua utzi zitzaien “Arnas Berri” izeneko atalaren bidez, indar handiz zetorren belaunaldiari ahotsa emateko.

Emakumeak XX. mendeko euskarazko prentsan: Perpetua Saragueta, Mikaela Labaien eta Feli Setoain: imagen del pódcast

2022-04-13

Perpetua Saragueta mezkiriztarrak, Gerra Zibilaren aitzinean, hainbat argitalpenetan idatzi zuen: Pensamiento Navarron, La Voz de Navarran, Argian eta Baionako Eskualdunan. Mikaela Labaien leitzarrak ere Gerra aurrean hasi zen, Zeruko Argia eta Amayur astekarietan; eta gerra ondoren, Argia eta Plazaola aldizkarietan. Feli Setoain luzaidarrak Luzaide izenburuko parrokia-orrian hasi zen idazten 1960 aldean, eta gero, Nafarroako Diputazioak plazaratutako Príncipe de Viana aldizkarian, 1966tik aitzina.

Entzierroari buruzko kronikak euskaraz (XX. mendearen lehen herena): imagen del pódcast

2022-04-13

Entzierroaz eta Sanferminez artikulu andana idatzi zuten zenbait kazetarik euskaraz Iruñeko prentsan, 1910etik aurrera artikulu sorta ederra plazaratu baitzen harat-honat hiriburuko erdal egunkarietan. Haien artean daude Jose Agerre, Enrique Zubiri Manezaundi eta, bereziki, Fermin Irigaray Larreko eta Agustin Irigarai Apat Lepazar. Azken honek, 1918an, euskarazko lehen artikulua idatzi zuen entzierroari buruz, arras idazki irrigarria, gainera.

Irainak eta biraoak euskaraz Iruñeko kaleetan: imagen del pódcast

2022-04-13

Irainak, biraoak eta hitz itsusiak, guztiak auzietako idazkietatik ateratakoak, eskribauek euskaraz jasoak, gehienak XVI. eta XVII. mendeetakoak, Nafarroako Artxibo Nagusian gordeak. Jendeak bere egunerokoan erabiltzen zituen irainak Iruñerrian, Iruñean berean bai eta beste eskualde batzuetan ere euskarak zuen indarraren erakusgarri dira.