Albisteak

Langabezian dauden pertsonentzako ikastaroak

2014-09-04

Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bidez, langabezian dauden pertsonentzako euskara ikasteko eskaintza argitara eman du 2014/15 ikasturterako.

Eskaintza hau langabezian dauden pertsonen euskarararen ezagutza zabaltzeko egiten da.


2014/15 ikasturtean zehar hiru formazio-aldiak izanen dira. Eskaintza honetarako izena emateko lehen epea 2014ko irailaren 3tik 11ra izanen da. Hurrengo aldietan parte hartzeko matrikula epeak beranduago argitaratuko dira.

Eskaintzen diren ikastaroak:

ESTENTSIBOAK

Maila: A1.1
Iraupena: irailaren 15etik abenduaren 19ra
Ordutegia:

  • 09:30-11:30 astelehenetik ostegunera
  • 17:00-19:00, astelehenetik ostegunera

Maila: A1
Iraupena: irailaren 15etik ekainaren 3ra
Ordutegia:

  • 09:00-12:00 astearteetan eta ostegunetan

Gainontzeko mailak: galdetu beheko helbideetan.

Baldintza:

  • Izena ematean langabeziako txartela eguneratua aurkeztea.

Matrikula: doan

Matrikula Euskarabidearen egoitzetan egin daiteke izen emate orria aurkeztuz

1. Bartolome de Carranza 5, kalean, Iruñean, 9-11 ordutegian
2. Biurdana kalea, 1-1, Iruñean, 8-14 ordutegian.
3. Posta elektronikoz. Kontsultatu web orria

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko edozein bidetara jo daiteke:

Web orria:
 

www.euskarabidea.es

Helbide elektronikoa:

euskarabidea@euskarabidea.es

Telefonoa:

848426054
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora