Albisteak

Kartzela serie digitalaren aurkezpenarekin eman zaio hasiera ‘Arnasa gara’ kanpainaren bigarren faseari

2019-12-06

Kanpainaren sustatzaileek, Kartzela seriearen ekoizleek eta aktoreek aurkeztu dute serie digitala Durangoko Azokan, kanpainaren bigarren faseari hasiera emateko.

Zazpi ataleko lana izan da, eta abenduaren 9tik 15era zintzilikatuko dira Euskarabideko youtube kanalean, webgunean, EITBren Nahieran plataforma digitalean eta www.kartzela.eus webgunean.

Arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi duen kanpaina

Azken urteotan hedabideetan, euskalgintzan eta hizkuntza-politikako arduradunengan arnasguneen garrantzia eta arnasguneak berariaz zaintzeko eta garatzeko beharra errotu baldin bada ere, arnasguneen kontzeptua nahikoa arrotza da oraindik herritar gehienentzat. Euskara biziberritzeko, ordea, ezinbestekoak dira arnasguneak, horietan modu naturalean bizi delako euskara, transmisioa ziurtatuta dagoelako eta hizkuntzaren hedapenean laguntzen dutelako.

 

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora