Albisteak

Euskaraz ulertzen duten herritarrei Euskaraldiaren bigaren edizioan parte hartzera dei egiten die Euskarabideak

2020-11-06

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Ahobizi eta Belarriprest izateko izena eman dezakete

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, euskaraz ulertzen duten nafar guztiei dei egiten die Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera eta ahobizi edo belarriprest gisa izena ematera. Azaoaren 20tik abenduaren 4ra bitartean gauzatuko da ekimena.   

Euskaraldiaren webgunean eman daiteke izena, baita hainbat herritan jarriko dituzten informazio-guneetan eta mugikorretarako sorturiko aplikazioetan ere.

 Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Euskaraldia, euskararen lurraldeko erakundeekin elkarlanean. Nafarroak Gobernuak, Euskarabidea - Nafarroako Euskararen Institutuaren bitartez, entitate horrekiko lankidetza-hitzarmena du 2018tik, Nafarroan Euskaraldia antolatuz gizartean euskara erabiltzea sustatzeko.    

Euskaraldian parte hartzeko erak

Euskaraldia ariketa kolektiboa da, euskaraz ulertzen duten herritar helduen hizkuntza-ohiturak aldatu eta hizkuntza horren erabilera areagotzeko eginikoa, eta euskararen lurralde orotan antolatzen dena. Gizartean euskara gehiago erabiltzea eta horretarako aukerak sortzea da xedea.

Belarriprest gisa izena emateko hatua egiten dutenek jarduerak irauten duen bitartean euskaraz hitz egin diezaietela nahi dute, hizkuntza ulertzen baitute. Ahobizi rola aukeratzen dutenek, berriz, konpromisoa hartzen dute hizkuntza ulertzen duten guztiekin euskaraz mintzatzeko.

122 udalerri

Herritarren parte-hartzea bideratzeko batzordeak eratzen dira udalerrietan. Edizio honetan, handitu egin da Euskaraldia antolatuko duten udalerrien kopurua: 2018an, 106 udalerritan sortu ziren batzordeak, eta aurten 122tan. Euskararen lurralde osoan, 421 udalerritan osatu dira Euskaraldiko batzordeak.

Bestalde, edizio honetako berritasun nagusiak ariguneak dira, funtzioak euskaraz gara daitezkeen guneak, ulertu bederen kide guztiek ulertzen baitute.  

Orotara, 6.737 entitatek (enpresak, erakunde publikoak eta gizarte-entitateak) 25.091 arigune sortzeari ekin diote, euskararen lurralde osoko 8.174 gunetan. Nafarroan 694 arigune sortu dira.

Mota guztietako enpresek, entitateek eta elkarteek sortu dituzte euskara erabiltzeko gune horiek. Saltoki txikiak eta zerbitzu-emaileak, elkarteak, hezkuntza-eragileak, zerbitzu-enpresak eta erakunde publikoak dira ugarienak, baina badira, halaber, enpresa txikiak, gizarte-eragileak, sindikatuak eta bestelakoak.  

facebook
0
twitter

Atzera
Gora