Albisteak

Euskararen Nafar Kontseilua

2015-02-24

Gaur egin da Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera

 

Gaur, 2015eko otsailaren 24an, 13:00etan bildu da Euskararen Nafar Kontseilua, Nafarroako Gobernuko Joaquín de Elizondo aretoan. Aztergaiak hauexek izan dira:
1.      Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
2.    Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren egiaztagiri ofizialak sortzen dituena euskararen ezagutza A1, A2, B1 eta B2 mailetan egiaztatzeko eta egiaztagiri hauek luzatzea arautzen duena.
3.      Nafarroako Mapa Soziolinguistikoa 2011.
4.      Kontseiluburuaren informazioak.
5.      Kontseilukideek aurkezturiko proposamenak eztabaidatzea.
6.      Galde-eskeak.
 
Hezkuntzako kontseilari eta kontseiluburuak bilkurari hasiera eman dio kontseilukideei bertaratzea eskertuz. Ongietorria eman dio Nafarroako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturaren Katedrako zuzendariorde den Naiara Ardanaz Iñarga andreari. Luis Echarri Prim jaunaren ordez arituko da Kontseiluan. Halaber, azken honek egindako lana ere eskertu du.
 
Ondoren, zorionak eman dizkio Gabriel Imbuluzquetari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea eman baitio berriki Nafarroako Gobernuak.
 
Kontseiluburuak nabarmendu du euskararen ezagutzaren egiaztagiri ofizialak sortzen dituen foru dekretuaren garrantzia, horren bidez bateratzen baitira Nafarroako Gobernuak hizkuntzetarako Europako erreferentzia marko bateratuko A1, A2, B1 eta B2 mailetan luzatzen dituen egiaztagiriak.
 
Era berean, 2011ko Nafarroako mapa soziolinguistikoaren edukia azaldu du. Lan horrek Nafarroako eskualdeetan euskarak bizi duen egoeraren gaineko datu bolumen handia eskaintzen du, 1991, 2001 eta 2011ko biztanleria eta etxebizitza erroldetako datu serieen bidez.
 
Diagnostiko hori oinarria izan beharko da euskara sustatzeko jarduera instituzionala euskarak Nafarroan bizi dituen errealitate desberdinetara doitzeko orduan.
 
Kontseiluburuaren informazioen artean, besteak beste, kontseilukideei informazioa eman zaie 2015erako euskara alorreko udalendako deialdien gainean,dagoeneko izapidetu baita.
 
Datuak eta informazioa eman ditu ondokoei buruz: helduei emandako euskarazko prestakuntza; itzulpen lanen eta toki entitateetako itzulpenarendako laguntza programa; albistegune webgunearen bidez komunikabideei emandako laguntza; lankidetza hitzarmenak Euskaltzaindiarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa – Unibertsitatea eta Gizartea Fundazioarekin; eta hizkuntza aniztasunerako NPLD sarearen jarduera.
 
Halaber, kontseilukideen hainbat proposamen aztertu dira.

 

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora