Albisteak

Euskararen Nafar Kontseilua

2014-06-30

Gaur egin da Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera

Gaur egin da Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera, goizeko 09:00etan hasita, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko egoitzan, ondoko gai zerrenda honekin:

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  2. Euskararen Nafar Kontseiluaren memoria.
  3. Jarduera ildoak.
  4. Berariazko batzordeen eraketa.
  5. Zenbait kontseilukidek proposaturiko gaiak.
  6. Galde-eskeak.

Hezkuntzako kontseilari eta kontseiluburuak bilkura hasi du kontseilukideei bertaratzeagatik eskerrak emanez eta landuko diren gaien gaineko aipamen laburra eginez.


Memoriaren eta jarduera ildoen aurkezpenean, besteak beste, nabarmendu da komunikabideen eskura jarri dela euskarazko testuak eta ikus-entzunezkoak dituen albistegunea webgunea eta, halaber, hainbat eduki jarri direla Interneten.


Kontseilukideei aditzera eman zaie euskara gaietarako udalendako laguntzen deialdia martxan dela dagoeneko.


Ondoko hiru batzorde hauen osaketa adostu da:

 

  • Terminologia eta toponimia batzordea.
  • Soziolinguistika batzordea.
  • Helduen euskalduntzearen batzordea.


Kontseilukideetako batzuek proposatutakoaren haritik, lehenik, euskararen Interneteko erabilerari dagokionez, jakinarazi da navarra.es Nafarroako atarian aldaketak daudela aurreikusita eta horien bitartez euskararen erabilera indartuko dela.


Bigarrenik, eta komunikabideen inguruan planteatutako proposamen bati helduz, erabaki da komunikabideei euskara erabiltzeagatik ematen zitzaizkien diru-laguntzak berreskura daitezen eskatzea Gobernuari eta haien lanarekiko aitorpena behar adinako finantzaketa egonkorrean mami dadila.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora