Albisteak

Euskarabidearen Euskararen Liburutegi Espezializatua

2014-05-30

Euskarabidearen Euskararen Liburutegi Espezializatua tokiz aldatu da eta hemendik aitzina Euskarabideak Bartolome de Carranza kaleko 5.ean duen helduentzako euskara ikastegian egonen da.

 

Dotazio hau egoitza horretan ematen diren zerbitzuei gehitu behar zaie eta liburutegi espezializatu horretako funtsak errazago eskuratzeko aukera izanen da.

Euskarabideak gogora ekarri nahi du ekainaren 6 arte zabalik egonen dela 2014/2015 ikasturtean izena emateko epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue Euskarabidearen egoitzara (Biurdana kalea 1-1.a eta Bartolome de Carranza kalea 5), www.euskarabidea.es webgunera edo 848426054 telefonora dei ezazue.

 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora