Albisteak

Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak: 2019-2020 ikasturteko 2. eskaintza

2019-10-08

Azaroaren 14tik 20ra bitarte zabalduko dugu langile publikoei zuzenduriko 2019-2020 euskara ikastaroetan izena emateko bigarren epea.

Hori dela eta, eskaintzen diren ikastaroei buruzko informazio guzia kontsulta dezakezue. Euskara ikasteko ikastaro trinkoak dira. Informazioa.

Jakizu, bestalde, euskara-ikastaroa ordu konpentsazioarekin egin nahi baduzue, baimena beharko duzuela. Honekin batera doakizue formulario bat (denok bete beharrekoa) adierazteko baimen hori baduzuen ala ez. Behin dokumentu hori sinatuta, posta elektronikoz bidali beharko duzue (euskarabidea@navarra.es) edota Euskarabidearen bulegoetako edozeinetan aurkeztu.

Formularioa bidalita duzuenean, gogoratu izena eman beharko duzuela Euskarabidearen webgunean, azaroaren 14tik aurrera.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 8484226054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora