Albisteak

Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak: 2018-2019 ikasturteko eskaintza

2018-04-13

Maiatzaren 21etik 25era, 2018-2019 ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Hemen ikus dezakezu euskara ikasteko eta hobetzeko ikastaroen eskaintza:

  • Euskara ikasteko ikastaroen eskaintza, hemen.
  • Euskara hobetzeko ikastaroen eskaintza, hemen.

Jakizu, bestalde, euskara-ikastaroa ordu konpentsazioarekin egin nahi baduzue, baimena beharko duzuela. Honekin batera doakizue formulario bat (denok bete beharrekoa) adierazteko baimen hori baduzuen ala ez. Behin dokumentu hori sinatuta, posta elektronikoz bidali beharko duzue (euskarabidea@navarra.es) edota Euskarabidearen bulegoetako edozeinetan aurkeztu.

Formularioa bidalita duzuenean, gogoratu izena eman beharko duzuela Euskarabidearen webgunean, maiatzaren 21etik aurrera.

Euskara ikasteko eta hobetzeko ikastaroen prozedurak hemen kontsulta ditzakezu.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 8484226054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora