Albisteak

Erdi mailako euskara teknikarien zerrendak osatzeko azterketa

2021-04-15

Larunbat honetan izanen da, apirilaren 17an, erdi mailako euskara teknikarien zerrendak osatzeko azterketa. 

Larunbat honetan izanen da erdi mailako euskara teknikari lanpostuak betetzeko izangaien zerrendak osatzeko azterketa. NUPeko ikasgelategian izanen da azterketa. Ikus hemen gela-banaketa eta
gainerako jakingarriak.

Probaren egunean, COVID-19a dela-eta, osasun agintarien aginduz etxean konfinatuta egon behar duten izangaiek eskubidea izanen dute azterketa beste egun batean egiteko; betiere, osasun agintariek debeku hori ezarri izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Egoera horretan bazaude, eta azterketa egitera etortzekoa bazinen, idatzi helbide honetara: airizara@navarra.es

Gogoan izan deialdiarekin zerikusia duen guztia tramiteen fitxa honetan argitaratzen dela.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora