Albisteak

Chivite Lehendakariak Euskarabidearen egoitza bisitatu du

2021-05-11

2020-2021 ikasturte honetan, institutuak 914 ikasle ditu,  aurrez aurreko ikastaroen eta ikastaro erdipresentzialen modalitateetan, eta 68 langile

Maria Chivite Nafarroako lehendakariak Euskarabidearen egoitza berria bisitatu du, Paulino Caballero kaleko 13. zenbakian (lehengo Kirol Etxea). Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria, eta Mikel Arregi, Euskarabideko zuzendari-kudeatzailea, izan ditu gidari egindako bisitan.

2020ko ekainean hasi ziren Euskarabideko zerbitzuak egoitza berrira lekualdatzen, betiere kostuen eta espazioen optimizazioa ahalbideturik, eta erabiltzaileei eta herritarrei arreta hobea ematea lehentsita. Hala, euskaltegia ekarri zen José Maria Iribarren ikastetxe publikotik; bulego orokorrak, berriz, Yanguas y Miranda kaletik, eta itzulpen-atala ere ekarri zen, ordura arte Esquíroz kalean kokatua.

Prestakuntzari dagokionez, 2020-2021 ikasturtean, 914 ikasle ari dira parte hartzen Euskarabidean, aurrez aurreko eta erdipresentziazko ikastaroetan. Langile multzoa berriz 68 langilez osatua dago.

Euskarabidearen zerbitzuak

Euskarabideak, zuzendaritza-kudeatzaileaz gain, hiru zerbitzu ditu; Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzua, Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua eta Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua.

Herri Administrazioetan Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzua arduratzen da hizkuntza-planen garapena koordinatzeaz, lehentasunezko administrazio-unitateetan euskara-eskakizuna duten lanpostuak identifikatzeko sailei aholkuak emateaz, eta herri-administrazioetako langileen prestakuntza euskaraz emateaz. Euskararen Liburutegi Espezializatua du, euskarari buruzko eta eduki soziolinguistikoko euskarazko argitalpenak biltzen dituena, eta Nafarroako Liburutegien Sarean sartuta dago.

Bestalde, Hizkuntza Baliabideen Zerbitzua arduratzen da Nafarroako Gobernuaren euskara-gaztelania eta gaztelania-euskaraz diren itzulpenak kudeatzeaz eta egiteaz – Hala nola, BON, Nafarroako edukiak.es, tramiteak edo kanpainak –, toki-erakundeei itzulpenaren arloko aholkularitza emateaz, Nafarroako toponimia Ofizialaren kudeaketaz, Euskaltzaindiarekiko lankidetza-hitzarmenaz eta beste aholkularitza- eta koordinazio-lan batzuez.

Azkenik, Euskara Planifikatu eta Sustatzeko Zerbitzua laguntzen deialdiez (toki-erakundeak, komunikabideak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, sektore sozioekonomikoa), lankidetza-hitzarmenez (Topagunea: erabilera soziala; Wikilarien Elkartea: edukiak sarea; Dindaia: haurrentzako aisialdi telematikoa) eta programa eta kanpaina propioak garatzeaz arduratzen da (Sarean Euskaraz, kultura digitala; Euskararen Nazioarteko Eguna, kultura-jarduerak; sentsibilizazio-kanpainak, besteak beste).

Euskara Planifikatu eta Sustatzeko Zerbitzua, gainera, Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019) aplikatzeaz eta Euskararen II. Plan Estrategikoaren (2020-2027) proposamena egiteaz arduratzen da, baita Nafarroako hizkuntza-politiken ebaluazioaz ere: diagnostikoa eta azterketa soziolinguistikoak eta Nafarroako euskararen adierazleen identifikazioa.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora