Albisteak

2023/2024 ikasturteko 2. matrikulaldia:Euskara ikasteko ikastaroak

2023-11-03

Azaroaren 3tik 9ra 2023-2024 euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Online:
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.

Mailaketa proba: Azaroaren 30ean egingo da. Egin behar baduzu kontaktatuko zaitugu ordua finkatzeko.

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko

Baimena /formularioa:

  • Formularioa bete behar duzu eta euskarabidea@navarra.es helbidera bidali, kasu guztietan, baimena edo baimenik gabe, baimena jasotzeko zain bazaude zehaztu hori formularioan bertan, eta behin betikoa lortuta bidali hori ere, sinatuta,  gure helbidera.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora