Albisteak

2021/2022 ikasturteko 2. matrikulaldia

2021-10-22

Azaroaren 12an, Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileentzat matrikula epe berria zabalduko da.

Azaroaren 12tik 18ra, 2021/2022ko urtarriletik ekainera bitartean emanen diren euskara ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Gogoratu, baimena eskatu behar baduzu, matrikula egin aurretik kudeatu behar duzula.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 848426054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.
 

facebook
0
twitter

Atzera
Gora