Albisteak
Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak euskararen erabilera soziala sustatzeko eta sentsibilizatzeko lankidetza indartu dute
Euskarabideak eta erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu dute "Euskarak 365 egun" programa eta "Euskaraldia" ekimenaren diseinua aurrera eramateko
Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako eta Oskar Zapata Topaguneko zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, helburua izanik Nafarroako euskararen erabilera soziala indartzea, batez ere gazteen artean. Akordioak 155.000 euroko aurrekontua izango du, eta, besteak beste, "Euskarak 365 egun" programa garatzeko eta "Euskaraldia" diseinatzeko aukera Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako du.
Programaren helburu nagusia hiztunen artean euskararen erabilera sustatzea da. Eta aurten bi ekimen izanen ditu. Bat gazteentzat da, eta bigarrena, egunerokoan haurrekin harremanetan dauden helduentzat. Euskaraldia hainbat gizarte-agente eta erakunde batera sortutako ekimena da, eta haren xedea da euskararen erabilera sustatzea eta euskara erabiltzearen aldeko jarrerak aktibatzea, herritarren ohitura linguistikoetan eraginez.
Prestakuntza eta sentsibilizazioa
Hitzarmen honi esker, Topaguneak, aurreko edizioetan garatu diren tailer eta saioen eskaintza bermatuko da, hala eskatzen duten herri eta eskualdeen zerbitzura. Horren adibide da joan den apirilaren 17an Iruñeko Kondestablearen Jauregian egindako jardunaldia, Ana Ollo kontseilaria eta Jabi Arakama Euskarabideako zuzendari kudeatzailea bertan zirela. "Gero eta aldeko gehiago" izenburupean, Topaguneak jardunaldi bat antolatu zuen, hiztun berriak euskara ikastera erakartzeko, hitz egiten dakitenak aktibatzeko eta euskararen aldeko hizkuntza-ohiturak sustatzeko.
Ollo, Arakama eta Zapata bat etorri dira erakunde publikoen eta gizarte eragileen arteko elkarlana defendatzean euskararen gaiaren inguruan. “Euskarak gure gizartearen balioa biderkatzen duen hizkuntza baita, eta aukeraz eta indargunez betetako etorkizunari lotua " baitago.