Euskara ikasi

Laguntzak ikastaroetarako

Nafarroako hiritar guztiek eska ditzateke diru-laguntzak euskara ikasteko Nafarroa osoko euskaltegietan. 
 
  • Hiritarrei orohar eskainitako diru-laguntzak 
 
2018. urtetik aurrera, Nafarroan bizi den nornahik diru-laguntza eskaera egin ahalko du matrikula ordaintzeko gure erkidegoko euskaltegietan euskara ikastaroak eginez gero. 
 
  • Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak
 
Nafarroako edozein hiritar helduk diru-laguntza eska dezake euskara ikasteko, baldin eta Nafarroako euskaltegietako batean matrikula egiten badu. 
 
Diru-laguntzak horiek arautuko dituen deialdia NAOn argitaratuko da irailetik aurrera, eta bertan ezarriko dira baldintza guztiak eta jakingarriak diren kontu guztiak. 
 
Den moduan dela ere, diru-laguntza eskaera egin nahi duenak kontuan hartu beharko du ikasi nahi duen euskaltegiak baldintza tekniko egokiak dituela, alegia, izan dadila Nafarroako Gobernuarekin helduen euskalduntzean elkarlanean aritzen den euskaltegia. 
 
  • Nafarroako toki entitateek bideraturiko diru-laguntzak
 
Udal eta mankomunitate askok diru-laguntzak bideratzen dituzte haien eragin-eremuan bizi diren hiritarrek euskara ikas dezaten. Zein udal eta zein laguntza jaso daitezkeen jakiteko Euskaraikasi webgunean dago informazio guztia.