Gure zerbitzuak

130/2015 Foru Dekretuko 3. artikuluak ezartzen ditu Euskarabidearen eginkizunak. Besteak beste, honako hauek: 

• Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek euskara ikasteko eta hobetzeko prestakuntza antolatzea eta kudeatzea eta euskararen ezagutza egiaztatzea.

• Euskararen ezagutza egiaztatzeko probak egitea, prestakuntzara edo hautatze prozesuetara loturik, eta egiaztagirien erregistroa mantentzea.

• Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko ediziorako xedapen orokorren, administrazio ebazpenen eta gainerako ekintza eta dokumentuen itzulpen ofiziala egitea.

• Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-gaztelania itzulpen lan ofizialak bi norabideetan egitea, Euskarari buruzko Foru Legeak eta berau garatzen duten arauek xedaturikoarekin bat.

• Toki entitateei eta gainerako administrazio publikoei aholku ematea euskara-gaztelania itzulpen lan ofizialei dagokienez, bi norabideetan.

Hala bada, Euskarabideak zerbitzu zenbait eskaini behar dizkie Nafarroako administrazio unitate publikoei, berdin euskararen ezagutzaren gainean, nola itzulpenen esparruan.