Euskararen Nafar Kontseilua

Kontseiluko kideak

  • Kontseiluburua: hizkuntza politikaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilaria.
  • Kontseiluburuordea: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.
  • Kontseiluko kideak honako hauek izanen dira:
    • Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
    • Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia.
    • Kontseiluburuak izendaturiko zuzendari nagusi bat, esparru hauetako batekoa: hezkuntza, toki         administrazioa, lehendakaritza eta gobernu irekia, edo funtzio publikoa.
    • Nafarroako Parlamentuak proposatutako bost kide.
    • Erakunde eta entitate hauetako bakoitzeko ordezkari bat, nork berea:
      • Euskaltzaindia,
      • Nafarroako Unibertsitate Publikoa,
      • Nafarroako Unibertsitatea,
      • Eusko Ikaskuntza,
      • Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa,
      • Nafarroako Gazteriaren Kontseilua,
      • Nafarroako Ikastolen Elkartea,
      • Nafarroako Kazetarien Elkargoa.
    • Beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako zazpi kide.
    • Euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonen artetik izendatutako hamar kide.
Atzera