Hitzarmenak

Euskarabidearen eta Eusko Ikaskuntzaren artekoa

2018ko apirilean sinatu zen Euskarabidearen eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza hitzarmen berria.
 
Eusko Ikaskuntza 1918an sortutako erakunde zientifiko-kulturala da, helburu gisa etorkizuneko kezka eta erronka nagusien inguruko ezagutza ikertu eta sustatzea duena -gizarteari, kulturari, linguistikari, sozioekonomikoari, lurraldeari eta abarrekoei dagokionean-, ikuspuntu zientifiko, kolaboratibo, diziplina anitzeko, plural eta independente batetik abiatuta.
 
Instituzio fundatzaileen artean dago Nafarroako Gobernua, zeinak Eusko Ikaskuntzarekin duen konpromisoa berritu duen 2018. urtean.
 
Hala, lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten ere.
 
Atzera