Euskarabidea

Hitzarmenak

130/2015 Foru Dekretuak onetsi zituen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, eta 3. artikuluan ezarri eskumenak eta eginkizunak: Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari dagozkio euskararen erabilera ofizialaren arautegia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

Bada, horiek garatzeko eginkizun hauek ditu Euskarabideak, besteak beste:

s) Euskaltzaindiarekin hitzarmenak sinatzeko proposamena prestatu eta haiek izenpetzea, baita akordio horien ondoriozko jarduketen jarraipena egitea ere.

u) Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea, egitea eta hedatzea eta, hala behar denean, beste erakunde edo entitate batzuek garatutako proiektuetan lankidetzan aritzea.

y) Hizkuntza politikaren alorrean eskumenak dituzten erakundeekiko harremanak koordinatzea.

Horren guztiaren ondorioz, Euskarabideak hitzarmenak egiten ditu urtero Euskaltzaindiarekin, Eusko Ikaskuntzarekin, euskara sustatzen duten beste erkidegoetako instituzioekin edo euskararen arlo horretan diharduten erakundeekin eta elkarteekin.
 

Motak

Atzera