Diru-laguntzak

Euskara ikasteko helduentzako laguntzak

Euskara ikasteko helduentzako beken deialdia 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako

Laguntza indibidual hauek euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan gutxienez urte beteko herritartasuna badute.

Salbuespenak:

  • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
  • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.

44/2018 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako.

 

Atzera