Diru-laguntzak

130/2015 Foru Dekretuak jasotzen duen bezala, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari dagokio euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean. Eta horretarako, besteak beste, eginkizun hauek ditu:

  •  Helduei euskara irakastera bideraturiko laguntzak kudeatzea eta irakaskuntza mota hori ematen duten entitateekin lankidetza hitzarmenak proposatzea, gaur egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuten zaiola bermatzeko.
  • Euskara bizitza sozialeko esparruetan agertzeko eta erabiltzeko sentsibilizazio programak gauzatzea eta helburu hori bera duten entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea.
  • Agerraldi kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena, ikus-entzunezko ekoizpena eta euskaraz egiten den edo euskarari buruzkoa den zeinahi beste jarduera sustatzea eta antolatzea eta xede horretarako elkarte zibikoekin lankidetzan aritzea.

  • Euskarak Nafarroako komunikabide sozial publiko eta pribatuetan izan behar duen presentzia progresiboa sustatzea eta laguntza ekonomiko eta materialeko plan eta hitzarmenak prestatzea.

  • Euskararen presentzia eta erabilera informazioaren eta komunikazioaren teknologietan eta sare sozialetan sustatzeko proposamenak egitea eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.

  • Esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko proposamenak egitea eta Nafarroan garatzeko programak martxan jartzea.

Hala bada, urtero diru-laguntza deialdiak egiten dira gizarteko esparru desberdinetan eragiteko. Hemen dauzkazu publikoki egiten diren horiek guztiak:

Motak

Atzera