Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna

Eurogutuna

Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna 1992ko ekainaren 25ean onetsi zen, Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak konbentzio-izaera eman zion, eta urte horretako azaroaren 5ean hamaika estatu kidek sinatu zuten, Espainiakoak, besteak beste, zeinak 2001eko apirilaren 9an berretsi baitzuen.

Geroztik, 2001eko abuztuaren bataz geroztik, indarrean dago eurogutuna estatuan; izan ere, estatu bakoitzak, bere barnean Europako gutuna aplikatzeko betebeharra baitauka.

Beraz, Nafarroan ere indarrean dugu “eurogutuna” Europa mailan nazioarteko tresna juridiko bakartzat har dezakeguna.

Eurogutunaren edukia eskuratzeko, klikatu hemen berean: Europako Gutuna 

Europako Gutunaren ebaluazioa

Eurogutunak IV. atalean aplikazioaren jarraipena arautzen du. Hitzarmena berresten duten estatuek txostena aurkeztu behar dute Euroitunak indarra hartu eta urtebetera. Handik aurrera, txostena hiru urtetan behin egin behar dute. Txosten horiek Europako Kontseiluaren Adituen Batzordeak aztertu eta ebaluatzen ditu. Adituek tokian tokiko informazioa ere bil dezakete bisitetan eta behar bezala legeztaturik dauden elkarteek emandako txostenetatik. Horrekin guztiarekin Adituen Batzordeak bere txostena moldatzen du eta gomendioen proposamena egiten du Ministroen Batzordeak onar ditzan.

Azkenik, txostenak argitaratzen dira Europako Kontseiluaren webgunean, zeinetan Euroitunaren jarraipen prozesu osoa bilduta dago, estatuz estatu. Hona hemen webgunera joateko esteka: Europako Kontseiluaren webgunea

Espainiako Estatuari dagokion prozesua ere webgune horretan dago ikusgai.

Azken ebaluazio-txostena, 2014-2016 urteei dagokiena, bideratua du Nafarroako Gobernuak aurten (2018). Hementxe daukazu zure esku: Europako Gutuna. Aldizkako V. txostena 

Espainiak ere bidalia du estatu osoari dagokion txostena. Gaztelaniaz dago eskuragarri: Quinto informe sobre el cumplimiento en España de la Carta Europea de las Lenguas Regionales o Minoritarias del Consejo de Europa 2014-2016

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa Nafarroan. Nafarroako Gobernuaren txosten osagarria V. ebaluazio-aldiaren gainean (2014 - 2016) (Euskarazko bertsioa / Gaztelaniazko bertsioa / Ingelesezko bertsioa).