Albisteak Prentsa Oharrak bakarrik

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak "Hezitzaileek euskara sustatzeko eskuliburua" argitaratu berri du

2017-09-01

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak hezitzaileentzako euskara sustatzeko eskuliburua argitaratu berri du.

 


Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako herriguneen izen elebidun ofizialen Foru Dekretu proiektuaren aldeko txostena egin du

2017-07-05

Horrez gain, Euskararen Nafar Kontseilu bera arautuko duen proiektuaz balorazio positibo egin du.


Nafarroak, Euskadik eta Iparraldek hitzarmen bat sinatu dute euskara sustatzeko

2017-07-04

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Mathieu Bergek, Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoko lehendakariak, hiru lurraldeetarako berariazko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian.


2017/2018 ikasturteko euskara ikastaroak. - BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

2017-06-26

Euskara ikastaroen behin-behineko zerrendak: begira ezazu onartua izan zaren


Nafarroako gobernuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2017.urterako

2017-06-22

Ekainaren 19an, 10:30ean egindako ekitaldi batean, Nafarroako Gobernuaren Aretoan, 2017rako Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da.


Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsari buruzko sakelako liburuxka argitaratu berria 2017ko Sanferminetako ibilbideekin eta zenbait kantarekin

2017-06-17

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Iruñeko Udalak sakelako liburuxka bat argitaratu berri dute Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren gainean. Liburuxka horretan, 2017ko Sanferminetan konpartsak eginen dituen ibilbideak azaltzen dira, bai eta zenbait kanta ere, haurrek hain kutun dituzten Konpartsako pertsonaiei eskainiak.

 


Euskarabideak 60.000 euroko diru-laguntza emango du eremu pribatuko lantokietan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko

2017-06-16

Lehen aldia da mota horretako laguntzak ematen direla, hasiera batean enpresen irudiarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten alderdietara bakarrik zirelako


Lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzen deialdia NAO-n argitaratuta

2017-06-12

2017ko ekainaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 112. aldizkarian argitaratu da 21E/2017 Foru Agindua, maiatzaren 26koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, honako diru-laguntzen deialdi hau onesten duena: “Laguntzak, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitateko lantoki pribatuetan, 2017an”.


Helduei euskara erakusteko diru-laguntzen deialdia NAO-n argitaratuta

2017-06-06

2017ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 108. aldizkarian argitaratu da 22E/2017 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, helduei 2017ko urtarriletik irailera bitarte euskara erakusteko diru-laguntzen deialdia onesten duena.


2017/2018 ikasturteko 1. matrikulaldia:Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak

2017-05-22

Maiatzaren 22tik ekainaren 2ra 2017-2018 euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.


Gora